XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lozorro hamarkadak igaro ondoren, baita sortzaileen zirkuloa deritzon taldearen lanari buruzko ikerketa puntualen ondoren ere, batez ere Boccioni-ri eta Severini-ri dagozkionak, azken urte hauetan futurismoari buruzko lanak areagotu dira, orain arte alde batera utzitako esparruei buruzko zenbait hondeaketei ekin zaielarik, adibidez, Pinturaren eta Eskulturaren gainezkada eta normalean Bigarren Futurismoa izenaren pean elkartutako mugimendu marinettiarraren belaunaldi gazteenen obra zabalari buruzkoa, orain arte ezezaguna izan dena.

Irekidura kritiko berri hau zenbait elementu lagungarriek ahalbidetu dute, italiar egoera politikoaren aldaketak, berrogeitamar eta hirurogeiko hamarkaden arabera; nagusiak deritzatenei buruzko ikerketen agortzeak eta honen ondorioz azterketa-perspektiba berriak irekitzeko beharrak; kritikaren erroetan gertatutako belaunaldi-aldaketak, eta horregatik gerra-ondoko hasieratik gertakizun estetikoen irakurketa geldia eragotzi zuten aurreritzi ideologikoen aldentzeak; azkenik, abangoardia historikoen inguruan ikuslego orokorrak geroz eta gehiago agertu duen interesak, munduko museorik nagusienek duela hamarkada bat aldizka antolatzen dituzten erakusketa-ikuskizunez erakarria.

Zentzu honetan, 1986an Veneziako Grassi Jauregian aurkeztutako Futurismo Futurismi erakusketak, artisten hautaketaren eta komisarioek erabakitako muga kronologikoen inguruko polemikak alde batera utziz, funtzio garrantzitsua izan du, dudarik gabe, ikuslego orokorraren, kritikaren eta argitaletxeen interesa unibertso futuristarantz susperterazteko.

Egia esan, erakusketa veneziarraren eraginaren ikuspuntutik bakarrik analiza daiteke Italia osoan garatutako benetazko interbentzioen uholdea, (...).